Euskara | Castellano | Français

Open Source Content Management

  • Edukira saltatu
  • Nabigazio hasierara eta saio hasierara saltatu

Nabigazio bilaketa ikusi

Nabigazioa

Bilatu

  • Ataria
  • Nor gara?
  • Albisteak
  • Prentsa
  • Argazkiak
  • Atxikimenduak
  • Bazkideak
  • Kontaktua
  • Nazio bat selekzio bat
    Nazio bat selekzio bat

    Ofizialtasunaren inguruan Euskal Herriko gizonezko futbolariek idatzitako agiria

  • Getariako Lonjan Taldea txapeldun!
    Getariako Lonjan Taldea txapeldun!

    Final handian, olatuak lagun, ikuskizun paregabea eskaini ostean Kantauri Surf Ligako lehen garailea Getariako Lonjan Taldea dugu.

  • Jon Erguin sendo Amasako frogan
    Jon Erguin sendo Amasako frogan

    Jon Erguinek momentu paregabean dagoela erakutsi zuen Amasan jokatu zen Euskal Herriko mendi-Duatloi Zirkuituko seigarren froga irabaziz.

Previous Next Play Pause
Zu hemen zaude: Hasiera
  • Futbola
  • Surfa
  • Mendi-Duatloia
  • Besteak
Rugbi Kopa sarrerak
Powered by Gogodigital.it

Euskal Herriko errugbi talde onena izendatuko duen kopa

Hemendik aurrera ez da gehiago zalantzarik egongo Euskal Herriko errugbi talde hoberena zein den aipatzean, Euskal Herria Kirolak Euskal Herriko I. Rugby Kopa antolatu baitu. Abuztuaren 3an jokatuko da, 20:00etan, Anoetako estadioan. Etorkizunean kopa talde gehiagori ireki nahi dien arren, aurten bi talde baizik ez dira lehiatuko, urteetako mailari erreparatuta Euskal Herriko bi talde hoberenak hain zuzen ere: Aviron Bayonnais Rugby Pro eta Biarritz Olympique Pays Basque.

Biarritze eta Baionako jokalariak Rugby Koparen aurkezpenean

Euskal Herria Kirolakeko bozeramailea den Jon Esturok horrela hitz egin du, gaur Miramar Jauregian emandako aurkezpen prentsaurrekoan. Berekin izan ditu, Biarritzeko Pierre Bousquier zuzendari admnistratiboa, Imanol Harinordoqui, Arnaud Heguy eta Dimitri Yachvili jokalariak, eta Baionako Philippe Rugieri taldeko presidenteordea, Manu Merin taldeko administratzailea eta Aretz Iguiniz, Jeanjo Marmouiet eta Marc Baget jokalariak.

Esturok Euskal Herri Kirola zer den gogoratuz hasi du prentsaurrekoa, “Euskal Herri Kirola, Euskal Herriko kirolariok sortutako elkartea da, kirolarien bilgunea, Euskal Herria kulturala eta Euskal Herria kirolaria oinarri hartzen duena”. Haren logoak ere hori adierazten duela nabarmendu du, “ideologietatik haratago, kolore guztietako Euskal Herria” kontutan hartzen dituena, ligak, kopak eta txapelketak antolatzean.

Ekimen horrekin Euskal Herria Kirolak errugbia ezagutarazi nahi du, baita haren jarduera sustatu ere. “Goi mailako ikuskuzin bat eskaini nahi dugu, errugbia erakargarri bihur dadin haurrentzat, eta errugbian aritzeko ausartu daitezen”. Ildo beretik, Bidasoaren bi aldeetako taldeen arteko harremanak indartu nahi ditu. Horren harira Esturok argi utzi du, abuztuaren 3ko ekimena partidu bat baino gehiago dela, Euskal Herriko errugbiaren besta eguna izan behar duela. Hori dela eta, ahalik eta talde gehien bilduko dituen jaia prestatzen ari direla aurreratu du, besta bat non nahi duten talde guztiek haien burua ezagutarazteko aukera izango duten.

Datorren urterako kopa izan daitekeen simulazio bat ere aurkeztu du, bertan Baiona eta Biarritzez gain, Ordizia, Donibane Lohitzune, Hernani, Bera Bera, Gernika, Maule, Getxo eta Nafarroa bezalako taldeak agertzen dira. Hala ere, Esturok argi utzi nahi izan du, abuztuaren 3ko jaia eta datorren urteko kopa antolatzeko, Euskal Herria Kirolak errugbi talde guztien ekarpen eta iritziak jaso nahi dituela. “Datozen urteetarako kopa egitura osoa antolatzeko ardura hartu nahi dugu denon artean”.

Bukatzeko Euskal Herri Kirolako bozeramaileak berretsi du koparen helburua Euskal Herriko talde hoberena izendatzea dela, baina benetako garailea Euskal Herriko errugbia izan behar dela.

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.ehkirola.org .

Hizkuntza eta kirola esku emanda

Euskal Herria Kirolak, Kontseiluak eta ESAITek datorren ekainaren 23rako antolatu duten bestan aldarrikapena izango da nagusi, euskaraz bizitzeko aldarrikapena, selekzio bat izateko aldarrikapena eta munduaren aurrean nazio bezala lehiatzeko aldarrikapena. Euskal Herria eta Eslovakiaren arteko emakumezkoen futbol partidua izango da ekimen nagusia, baina horrez gain antolatzaileek kontzertuak, desafioak, umeentzako ikuskizunak eta hainbat sorpresa izango direla hitz eman dute. Hamaika ekitaldi Hamaika gara lelopean.

'Hamaika gara' aurkezpena

Euskal Herria Kirolako Mikel Troitiñok, Kontseiluko Maite Indak eta ESAITeko Itziar Arratibelek eman dute horren berri prentsaren aurrean. Haiekin izan dituzte, selekzioko hautatzaileak Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi, zein Ainhoa Tirapu eta Iraia Iturregi Athleticeko jokalariak eta Maialen Zelaia, Ainara Herrero eta Aintzane Encinas Errealeko jokalariak.

Euskaraz bizitzeko nahia eta gizon, emakumeen arteko parekidetasuna eta herritarren parte hartze zuzena izango ditu oinarri. Gaurko agerraldian azaldu dutenez emakumezkoen nazioarteko futbol partida historikoa izango da, baina horrekin batera futbol partida bat baino gehiago izango dela azpimarratu dute: “aldarrikapena eta besta uztartuko dituen jaialdia izango da”.

“Futbol partida bat baino gehiago izango da, gure selekzioaren partida historiko horrek herri bezala, garen bezala agertzeko aukera eskainiko digulako. Partida selekzioko hamaika jokalariek jokatuko dute, baina parean Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren aldeko jaia, euskaraz bizi nahi dugunon jaia, parekidetasunaren aldeko jaia, herritarron parte hartze zuzenaren aldeko jaia izatea nahi dugu” adierazi du Kontseiluko Maite Indak.

Lehen urratsa etorkizunari begira

Kirol arloari erreparatuz, Mikel Troitinok nabarmendu du Eslovakia ez dela edozein talde, eta FIFAko rankingean 36. postuan dagoela. Erronka bat Euskal Herriko neskentzat, haren ustez. Partiduaren alde historikoa ere aipatu zuen, baina garrantzi gehiago eman dio lehen urrats bat izateari, lehen urrats bat datozen urteetan gehiago egiteko, eta selekzio bezala nazioartean normaltasun guztiz lehiatu ahal izateko. Horren harira, irabaziz gero, datorren urtean rankingean hobeto sailkatuta dagoen talde baten aurka aritzeko konpromisua Euskal Herria Kirolak bere egiten duela jakinarazi du.

Maite Indaren arabera, “honegatik guztiagatik, egun horretan, kirolzaleok, euskaraz bizi nahi dugunok, parekidetasunaren aldekook, haur eta gurasook, gazteok, aldarrikapena eta festa-giroa uztartu nahi dugunok... ekainaren 23an hitzordua dugu Anoetako estadioan”.

Aurtengo egutegia lantzen gabiltza

Azken aste hauetan albiste berririk idatzi ez badugu ere lasai egon zaitezkete kirolari guztiak, urte honetarako egutegi oparo bat prestatzen ari baikara. Aurreko urtean antolatu ziren txapelketa, kopa, liga… guztiei jarraipena emateaz gain beste zenbait kirol berri sartu ahal izateko lanean gabiltza.

Aurreko urtean egindako lanak oso erantzun positiboa jaso zuenez, aurtengorako hori guztia mantendu eta oraindik ere kirol gehiagotan lan egiteko asmoa dugu. Euskal Herriko zenbait kirol sektoretan dauden beharrak topatu eta horiek betetzen jarraitzeko asmoa dugu Euskal Herria Kirolan eta horretarako ditugun bitarteko guztiak jarriko ditugu aurtengoan ere.

Gogoratu gainera Euskal Herria Kirola erakunde guztiz irekia dela eta zuk maite duzun kirol horretan hutsunerik ikusten baduzu guregana zuzendu eta bertan zer egin daitekeen esatea besterik ez duzula. Gure aldetik proposamena aztertu eta egin daitekeen guztia egiten saiatuko garela ziurtatzen dugu.

Euskal Selekzio ofizialaren alde -futbolarien agiria-

Euskal futbolariok berriz ere hitzok idaztera eseri behar izan dugu, kezkaturik, haserre puntu batez, triste, iaz gure jokatzeko prestutasuna itzuli geniolako federazioari, eta trukean, ez dugulako aurrerako bide handirik ikusi. Abenduaren 28a badator, eta talde berri bat etorriko da bere kolorez jantzirik, baina guk munduan lehiatu ezinean segitzen dugu, ezin dugu txapelketa ofizialetan izerdirik atera, Euskal Herria ez da futbol zelaietan inor, eta gainera ez dirudi horrek Euskadiko federazioa benetan arduratzen duenik.

Euskal Herria - Frantzia xake txapelketa

Gaur arratsaldean Euskal Herria eta Frantziako xake jokalariak lehiatuko dira 4N Xake Txapelketa irabazteko asmoarekin. Euskal xake jokalariek aukera polita izango dute beraien selekzioarekin lehiatu ahal izateko.

Euskal Herriko taldean lurralde ezberdinetako goi mailako xake jokalariak arituko dira. Hauek dira taldea osatuko duten xake jokalariak: Felix Izeta (Zestoa), Unai Garbisu (Iruña), Alejandro Franco (Azpeitia), Mikel Huerga (Iruña), Santi Gonzalez (Bilbo) eta Patrice Etxegarai (Baiona).

Frantziar taldea, Sebastian Mazé, Fabien Libiszewski, Eric Prie, Axel Delorme, Chistofhe Phipippe eta Jean Baptiste Mullonek osatuko dute.

Hau guztia jakinik, badugu nahikoa arrazoi gaur hilak 27, Groseko Xake Taldean (Anoeta Pasealekua, 20, 3g) 16:30etan jokatuko den Xake Txapelketa hau ikustera gerturatzeko.

Euskal Selekzioa-Tunez partidarako sarreren zozketa

Euskal Herria Kirolak 10 sarrera zozketatuko ditu Euskal Selekzioak abenduaren 28an Tunisiar selekzioaren kontra jokatuko duen partidarako (20.45etan San Mamesen). 

Baditugu jada sarreren irabazleen izenak

Baditugu jada Euskal Selekzioa eta Tunisiaren arteko partidura joango diren kirolzaleen izenak.

BAZKIDEAK

Iosu Oria

Bastien Garat

TWITTER

@theklaneh

@Leire23

FACEBOOK

Asier Erramuzpe

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta zorionak irabazleei! Egunean zehar irabazleekin kontaktuan jarriko gara, hadi zuen telefono edo emailari.

Ez ahaztu hemendik aurrera ere lanean jarraituko dugula eta zuek ematen diguzuen indarra guztiz garrantzitsua dela kirolariontzat.

Euskal Herriko Mendi-Duatloi Selekzioa bikain Solsonako frogan

solsonawebAsteburuan Solsonan jokatu zen Kataluniako Mendi-Duatloi Zirkuiturako puntuagarria zen frogak, Euskal Herriko selekzioaren partaidetza izan zuen. Etxean behin baina gehiago erakutsi duten moduan maila handia dago euskal mendi-duatlozaleen artean eta Solsonako frogan ez zuten maila hori frogatzeko aukera alferrik galdu.

Sei duatloizalek osatutako selekzioak maila paregabea erakutsi zuen, kategoria ezberdinetan podiumera igo zirelarik. Horien artean garrantzitsuena, Euskal Herriko I Mendi-Duatloi Zirkuituko zein Euskal Herriko Txapelketa bereganatu dituen Jon Erguinek elite mailan lortutako lehen postua.

EUSKAL HERRIA KIROLA | 0034 943 003461 | Portuetxe 45-A 3.1 | 20018 Donostia
Diseinua: BIT&MINA